Gernikako Udalak elkartasuna agertu dio sexu abusuak jasandako emakumeari

Lointek Gernikako entrenatzaile ohiaren erasoak gaitzetsi ditu udal gobernuak.

Lointek Gernikako entrenatzailearen erasoak salatzeko mobilizazioa
Lointek Gernikako entrenatzailearen erasoak salatzeko mobilizazioa, astelehenean, Gernika Lumon. ARITZ LOIOLA / FOKU
2023ko abenduaren 20a
16:01
Entzun

Gernika-Lumoko (Bizkaia) udal taldeak erabateko gaitzespena agertu du Lointek Gernika saskibaloi teknikariak eginiko sexu erasoen harira, eta adierazi du era horretako gertakariak ezin direla inola ere onartu. Agiri bat plazaratu du udal taldeak, eta elkartasuna agertu dio salaketa aurkeztu zuen biktimari, eta Gernikan «edozein eraso, batez ere sexu abusuak, jasan dituzten guztiei».

Lointek Gernikako zuzendaritzak ere «babes guztia» agertu dio biktimari egunotan, eta Mario Lopez Lointekeko entrenatzailearen aurkako epaiketan akusazio partikular gisa aurkezteko asmoa agertu du. Gorka Etxebarria zuzendaritzako kideak bart adierazi zuen saskibaloi taldeko zuzendaritzak beharbada ez dituela kudeaketa egokiak egin, baina ez dutela ezer «estaltzeko» borondaterik izan: «Ez dugu ezer tapatu».

Herriko mugimendu feministak esana du taldeko buruek bazutela gertakarien berri uztail hasierarako; haiek adierazi dute bazutela salaketaren berri, baina ez zekizkitela xehetasunak, eta ez zekitela zenbateraino ziren larriak gertakariak. Lointekek partida du gaur iluntzean, eta, horren ondoren, zuzendaritzako kideek agerraldi bat egiteko asmoa dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.