Gernika-Lumok eta Oswiecim-ek bakearen eta memoriaren aldeko ituna sinatu dute

Auschwitz nazien kontzentrazio esparrua Oswiecim-en zegoen, Polonian. Bai Oswiecim-eko historia eta bai Gernikakoa lotuta daude saminarekin, eta bi udalerriek memoriaren aldeko mezua zabaldu nahi dute elkarrekin.

Chwierut eta Gorroño, adiskidetze ituneko ekitaldian. GERNIKA-LUMOKO UDALA
Chwierut eta Gorroño, adiskidetze ituneko ekitaldian. GERNIKA-LUMOKO UDALA
gurutze izagirre intxauspe
2025eko apirilaren 25a
14:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Sarraskiaren ikur bilakatu ziren bi hirik elkar hartu dute, haien zama sinbolikoa biolentzia prebenitzeko eta bizikidetza sustatzeko tresna bihurtzeko. Gernika-Lumok eta Oswiecimek izenpetu dute adiskidetze ituna. Bakearen eta memoriaren alde egin asmo dute.

Oswiecim Poloniako hiri bat da. Han jarri zuten naziek kontzentrazio esparrua, hiriaren alemanezko izenez ezagutzen dena: Auschwitz. Datu ofizialen arabera, 1.300.000 pertsona deportatu zituen Hitlerren erregimen naziak kontzentrazio esparru hartara. Haietariko 900.000 gatibu gasarekin hil zituzten hara iritsi ahala. Aldiz, Gernika-Lumon 1937ko apirilaren 26an izan zen gerrako sarraskia. Azoka egun batez, 10.000-12.000 pertsona inguru zeudela, airez bonbak jaurti zituzten hegazkin naziek, Franco diktadorearen eskutik. Eusko Jaurlaritzaren arabera, 1.654 pertsona hil zituzten, eta hiriaren %85a txikitu.

Sarraskiak eta saminak lotutako bi hiriek adiskidetze akordio bat prestatzeko ituna izenpetu dute gaur. Gernika-Lumoko alkate Jose Mari Gorroñorekin batera egon dira Janusz Chwierut Oswiecimeko alkatea eta Monika Krzepkowska Poloniako enbaxadorea.

Adostu dute plan bat egitea bakea, giza eskubideak eta balio demokratikoak sustatzeko. Horretarako lantaldeak osatuko dituzte bi hirietako ordezkaritzekin. Eragile kulturalekin, gazteekin eta hezkuntza eragileekin trukeak egin asmo dituzte, besteak beste.

Iruzkinak
Ezkutatu iruzkinak (1)

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.