ABERRI EGUNA

Gernika Batzordeak eta Independentistak Sareak Gernikan ospatuko dute Aberri Eguna

Gernikako bonbardaketaren 80. urteurrena da aurten, eta apirilaren 16rako ekimen bateratua aurkeztu dute Bizkaiko herrian eginiko agerraldian.

Gernika Batzordearen eta Independentistak Sarearen agerraldia. ARITZ LOIOLA / ARGAZKI PRESS
2017ko otsailaren 4a
18:17
Entzun

Independentistak Sareko kideek adierazi dutenez, haien ibilbidean pauso bat ematea erabaki dute; Euskal Herriaren eta euskal herritarren egun-izaera "areagotzeko jauzia" da. Eta aurrerantzean herri eragile gehiagorekin urrats gehiago egiteko konpromisoa erakutsi dute.

Izan ere, Aberri Eguna "Euskal Herriaren eguna" dela gogora ekarri dute: “Azken zazpi urteotan euskal herritarrok elkarturik ospatzea izan da Independentistak Sarearen erronka. Hots, alderdien Aberri Egunetik euskal herritarren Aberri Egunera pasatzea”.

Aldarrikapena eta ospakizuna uztartuz, aniztasunean elkarturik eroso parte hartzeko Aberri Eguna izatea da haien helburua: “Euskal Herriak munduko herri guztien artean bere naziotasuna aitortua, eta bere tokia izan behar duela aldarrikatzeko eguna da, eta mundu osoari burujabetza osoa behar dugula adierazi nahi diogu”.

Halaber, Gernika Batzordeko ordezkariek nabarmendu dute Gernika dela gaur egun euskal lurralde guztietako herritarrak maila beretsuan bereganatzen duten “sinbolo partekatu” bakanetarikoa: “Gernikaren esanahi sinbolikoa oso egokia da bizi dugun une historikoa azaltzeko, eta Euskal Herri osoari begien aurrean ispilua jartzeko. Euskal Herriaren historiari aspaldiko garaietatik lotuta, askatasunaren eta nortasunaren marka, txikizioaren eta suntsipenaren sinboloa, berau gainditu eta Euskal Herria berpizkundearen bidean kokatzen duena”.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.