Gemma Zabaletak, Jone Goirizelaia hautagaiari babesa

Gemma Zabaleta —bigarren lerroan, eskubitik bigarrena—, atzo. BERRIA.
2019ko otsailaren 10a
00:00
Entzun
BILBO. Atzo aurkeztu zen Jone Goirizelaia EH Bilduren Bilboko alkategai modura, taldearen ekitaldi batean, eta babesa ematera joandakoen artean izan zen Gemma Zabaleta PSE-EEko kide ohi eta Jaurlaritzako sailburu izana. Zabaletak BERRIAri azaldu dio Goirizelaia, pertsona gisa ez ezik —Ahotsak mugimenduan batera ibili ziren—, hautagai modura ere sostengatu duela. «Batetik, Jone laguna da, eta, garai batean, inkomunikazio politikaren aurka borrokatu ginen. Bestetik, pertsona fidagarria da, sinesgarritasuna du; nik esango nuke hautagairik fidagarriena dela. Horrez gain, politika egiteko beste eredu bat du, eta alternatiba berria behar dugu».

Goirizelaiak adierazi zuen «eskubideak defendatzeko eta injustiziakborrokatzeko» aurkeztuko dela Bilboko alkatetzarako. Maiatzaren 26an izango dira bozak. EH Bilduko legebiltzarkidea da gaur egun.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.