gurutze izagirre intxauspe

Gehiengoa

2024ko maiatzaren 15a
05:00
Entzun

Martxan da Eusko Legebiltzarra, eta hasierak bi pista eman ditu. Batetik, EAJk eta PSE-EEk hasieratik beretik argi utzi nahi izan dute gehiengo osoa dutela, Mahaiko bost eserlekuetatik hiru esanguratsuenak eurek hartuta, nahiz eta adierazi duten prest daudela beste alderdiekin elkarlanean aritzeko. Haien gain egongo da legebiltzarraren jardunaren ildo nagusiak programatzea eta zehaztea —eta ez programatzea eta ez zehaztea ere bai—.

Bestalde, EAJk argitu du nork ordezkatuko duen Joseba Egibar, zeina itzal luzeko legebiltzarkidea baita, EAJko eledun lanean: Joseba Diez Antxustegik. Hura ez zuen EBBk proposatu Arabako zerrendaburu; militanteen babesari esker hautatu zuten. Belaunaldi berriei lekua egiteko keinu gisa uler liteke, baita Arabako jelkideekiko aitortza gisa ere.

EH Bilduren eta EAJren arteko su gurutzatuan hasi da legealdia, Mahaia osatzeko negoziazioen eraginez  —edo negoziaziorik ez izatearen eraginez—. Bakartxo Tejeria legebiltzarreko lehendakariak «ezinbestekotzat» jo du estatus berriaren gaineko akordio bat egitea. Akordio zabalak nahi badituzte, ez da argi geratu ondo hasi diren.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.