Gaztetxeko soinu teknikaria atxilotu dute Gasteizen
GASTEIZ. Gasteizko gaztetxearen 35. urteurrenerako antolatutako ekitaldietako bat prestatzen ari zirela, udaltzainek soinu probetan ari zen teknikaria atxilotu zuten atzo arratsaldean. Agenteei «oldartzea» leporatu zioten, eta ordu batzuetara askatu. Gaztetxeko kideek, aldiz, azaldu zuten poliziekin hitz egitera joan zenean arrazoirik eman gabe atxilotu zutela. Kontzerturik ez egiteko ere agindu zieten udaltzainek. Dozenaka lagun elkartu ziren elkarretaratze batean, eta «mehatxuak» salatu zituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu