Gazteluetako biktima «itxaropentsu» agertu da aita santuarekin bildu ostean

2022ko azaroaren 12a
00:00
Entzun
LEIOA. Gazteluetako eskola erlijiosoan (Leioa, Bizkaia) adingabe izanda sexu abusuak jasan zituen gizona aita santuarekin bildu da. Haren aita Juan Cuatrecasasek adierazi du «positibotzat» daukatela Frantziskoren jarrera, «aitortu baitzuen ikerketan hutsegiteak egon zirela eta Eliza lotsatuta zegoela». Aita santua prozedura kanonikoa berrirekitzearen alde mintzatu dela eta, «itxaropentsu» eta «zain» dago semea: «Baina, biktima guztiak bezala, mesfidatia da; orain arte gertatutako gauza asko ez ditu ulertzen. Hitzekin ekintzak etorri behar dira».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.