Gazteleraz hitz egiteko eskatu zuten ertzainak babestu ditu sailburuak

Jon Rejado.
Gasteiz
2017ko ekainaren 17a
00:00
Entzun
Gazteleraz egiteko eskatzen duen ertzainaren lekuan jarri. Estefania Beltran de Heredia Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak hori eskatu die Ertzaintzarekin euskaraz ezin egiteagatik kexatu diren herritarrei. «Norbait deseroso senti daiteke ertzain batek gazteleraz egiteko eskatzen dionean; sentimendu errespetagarria da, baina hurkoaren sentimendua ere bada».

Sailburuak horrela erantzun zion atzo Rebeka Ubera EH Bilduko legebiltzarkideari, parlamentuko osoko bilkuran. Uberak gogora ekarri zuen Lekeitioko institutuaren kexa: legebiltzarreko atariko ertzainek gazteleraz egiteko eskatu zieten, maiatzean egindako bisitan. «Izugarrizko pisu sinbolikoa duen etxe honetako sarreratik bertatik herritarron eskubideak urratuak dira».

Ertzain gehiagok euskara ez jakitea ETAri ere egotzi zion sailburuak. «Duela gutxira arte ertzainek ez zuten euskaltegira joateko aukera». Unai Urruzuno EH Bilduko legebiltzarkideak «iraingarritzat» jo zituen hitzok. Zenbaitetan kexatu ostean, Bakartxo Tejeriak bilkuratik bota zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.