Gaztelagun planarekin «porrota» ezkutatu nahi dute, Kaleratzeak Stopen esanetan

2018ko apirilaren 18a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
GASTEIZ. Eusko Jaurlaritzak datorren urtean abiatuko duen Gaztelagun programa etxebizitza politiketako «porrota» estaltzeko dela salatu Arabako Kaleratzeak Stop plataformak. 23 eta 35 urte arteko gazteei bideratutako plan bat da, eta etxearen alokairua ordaintzeko diru laguntzak emango dizkiete; plataformaren ustez, plana «erabat eskasa» da. Halaber, alokairu pribatuetako espekulazioaren aurka ez egitea egotzi dio Jaurlaritzari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.