Gazteen %15ek darabilte bereziki euskara Interneten

2019ko azaroaren 20a
00:00
Entzun
Gazteen Euskal Behatokiak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan egindako ikerketa baten arabera, 15 eta 29 urte bitarteko gazteen %15ek diote bereziki euskara erabiltzen dutela sare sozialetan. Adin horretako gazteen %81,5ek bereziki gaztelania darabilte, eta %3,3k, berriz, ingelesa. Adinarekin batera igo egiten da sare sozialetan nagusiki euskara eta ingelesa erabiltzeko joera.

Lurraldearen arabera, euskara darabiltenen portzentajea aldatu egiten da. Gipuzkoan gazteen %30ek euskara erabiltzen dute batez ere txatean idaztean edo sare sozialetan edukiak argitaratzean; Araban eta Bizkaian, gazteen %3,5ek eta %8,4k.

Gazte euskaldunei, hau da, euskaraz oso ondo edo nahiko ondo hitz egiten dutenei erreparatuz gero, sare sozialetan batez ere euskaraz aritzen direnen portzentajea %18,4raino igotzen da. Kasu horretan ere altuena Gipuzkoan dago:%32,6. Bizkaian eta Araban gazteen %10,8 eta %5,1 aritzen dira nagusiki euskaraz. Azken datuak aztertzeko orduan, beste faktore bat ere hartu behar da kontuan. Izan ere, norberaren ezagutzaz gain, aintzat hartzekoa da sare sozialetan mintzakide dituzten pertsonenezagutza ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.