Ezbeharra

Gazte nafar bat hil da Pirinioetan, haitz batetik amilduta

Brazato haitzean gertatu da ezbeharra, Aragoin, larunbatean. Hildakoak 22 urte ditu, eta Iraizozkoa da.

Brazatoko iboia, eta inguruko tontorrak. FRANCISCO LERA
Uxue Rey Gorraiz.
2022ko irailaren 12a
07:27
Entzun 00:00:0000:00:00

22 urteko emakume nafar bat hil da asteburuan Pirinioetan, Aragoin (Espainia). Gaztea Brazatorako bidea egiten ari zen lagun batzuekin, larunbatean, eta haitz batetik erori zen. 50 metro egin zuen behera, eta, ondorioz, hil egin zen. Hildakoa Iraizozkoa da, Ultzamakoa.

15:30 aldera, istripuaren berri izan zuen Guardia Zibilak, eta larrialdi zerbitzuak joan ziren hara. Iritsitakoan, gorpu bat ikusi zuten arroken artean. Emakumea gaztea hila zen ordurako.

Gainera, gizon bat ere aurkitu zuten handik metro batzuetara; hildakoaren laguna zen, 23 urteko bizkaitar bat, eta shock egoeran zegoen, harekin baitzen istripua gertatu zenean. Ospitalera eraman zuten, artatzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.