Ezbeharra

Gazte nafar bat hil da Asturiasen, ontzi batean nabigatzen ari zela elektrokutaturik

Itsasontziaren mastak elektrizitate kable bat jo du, eta deskargak bortizki jo du gaztea. Ospitaleratu egin dute, eta handik  gutxira zendu da. 24 urte zituen.

Ontzi batzuk Kauntauri isurialdeko kostaldean, artxiboko irudi batean. LUIS TEJIDO, EFE
Uxue Rey Gorraiz.
2022ko abuztuaren 29a
09:48
Entzun

24 urteko gizonezko nafar bat hil da Asturiaseko Coaña udalerrian, Eoko estuarioan izaniko istripu baten ondotik. Gaztea itsasontzi batean nabigatzen ari zen beste zenbait lagunekin batera. Halako batean, ontziaren mastak –karbonozkoa zen– goi tentsioko kable bat jo du, deskarga elektrikoa izan da ondorioz, eta elektrokutatu egin da gizona. Erietxean zendu da azkenik.

Istripua gertatu eta segituan, gaztearekin batera ontzian ziren lagunek larrialdi zerbitzuei eman zieten abisu. Zenbait osasun langile azaldu ziren zauritua artatzera, eta ospitalera eraman zuten. Zabaldutako informazioaren arabera, oso larri zegoen ordurako. Ezin izan diote bizia salbatu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.