Ezbeharra

Gazte gipuzkoar bat moto istripuz hil da Vietnamen

Bidaia egiten ari zen Asiako hego-ekialdean, eta laster itzultzekoa zen.

Moto gidari batzuk Vietnamen, artxiboko irudian. LUONG THAI LINH/ EFE
2023ko apirilaren 8a
13:23
Entzun

Aretxabaletako (Gipuzkoa) 25 urteko gazte bat motor istripuz hil da Vietnamen. EITBk eman du albistea, eta, azaldu duenez, gaztea bakarrik bidaiatzen ari zen motorrean Asiako hego-ekialdean, eta laster itzultzekoa zen.

Espainiako Atzerri Ministerioak gaztearen heriotza baieztatu du, istripuaren inguruko xehetasunik eman ez badu ere, eta esan du Vietnamen duen enbaxada harremanetan jarri dela hildakoaren senitartekoekin.

Gazteak duela hamar bat aste hasi zuen bidaia, eta Grezian ibili ondoren,Thailandia, Singapur, Bali eta Vietnam zeharkatzeko asmoa zuen.

Aretxabaletako Udalak bere atsekabea azaldu du, eta laguntza osoa eskaini dio familiari.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.