22 urteko gazte lizarratar bat larri zauritu zuten atzo goizaldean Munetan (Allin, Nafarroa), labana sartuta. Herribatzarreko jaiak ospatzen ari dira egunotan, eta igandean, 06:00 aldera, mutilak liskarra izan zuen gizon batekin. Labana sartu zion gizonak, eta, antza, suzko arma batekin mehatxu egin ere bai. Foruzainek berehala atxilotu zuten erasotzailea, eta gertakaria ikertzen ari dira.
Gaztea Lizarrako Garcia Orkoien ospitalean artatu zuten, eta handik Iruñeko Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman, zauri larriak zituela eta. Kinka larrian dago oraindik.