Ertzaintzak 20 urteko gazte bat atxilotu du bart Gasteizen, gerrikoarekin emakume bat jotzen ari zela. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, lagunak ziren biak eta emakumea dirua emateari uko egin diolako jo du ustez gizonak.
Gizonaren erasoa geratu ostean, emakumeak hainbat kolpe zituela ikusi dute ertzainek eta gizonezkoa atxilotu dute. Emakumeak, gainera, hiltzearekin mehatxatu duela gaineratu du salaketan. Gizonak lehendik ere bazuen atxilotzeko agindu bat Gasteizko auzitegi batean.