ATxiloketa

Gazte bat atxilotu dute Azpeitian, Tren Museoan graffitiak egitea egotzita

20 urteko mutil gazte bat atxilotu du bart goizaldean Ertzaintzak Azpeitian (Gipuzkoa), Trenaren Euskal Museoko tren bitan graffitiak egitea leporatuta. Halaber, graffitiak egiten ibili diren beste bi gazteren bila dabil Ertzaintza. Atxilotua, J.F.F.M., Azpeitia bertakoa da, eta dagoeneko libre utzi dute.

2006ko urtarrilaren 6a
15:47
Entzun
Ertzaintzak emandako azalpenen arabera, goizeko ordubatak inguruan hiru pertsona Azpeitiko Trenaren Euskal Museora sartu dira, eta han erakusgai dauden bi trenetan graffitiak egiten hasi dira. Segurtasun zaindarietako batek harrapatu egin ditu, eta hirutatik bik korrika ihes egitea lortu badute ere, 20 urteko J.F.F.M. atzematea lortu du zaindariak.

Zaindari horrek hotsegin dio Ertzaintzari, eta Museora iritsitakoan gaztea atxilotu egin dute, "ondare historikoaren aurkako delitua" egotzita. Era berean, ikerketa hasi du Ertzaintzak ustez pintaketetan parte hartu duten beste bi lagunak nortzuk diren argitu eta atxilotzeko.

J.F.F.M. dagoeneko libre utzi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.