Komunikabideak

Gaurtik aurrera hiru blog berri BERRIA.INFOn

BERRIAko Kultura saila, Irune Lasa zientziaz eta Iker Balentziaga teknologia berriez eta Internetez hasi dira idazten.

2009ko urriaren 13a
15:18
Entzun
BERRIA.INFOren blog komunitateak hazten jarraitzen du, gaurtik aurrera hiru blog berri dituelako: BERRIA egunkariko Kultura sailarena, Irune Lasarena eta Iker Balentziagarena. Idatzia dute aurreneko artikulua.

BERRIAko Kultura saila. Taldeko kideen blogak ikusitakoak, entzundakoak, irakurritakoak komentatuko ditu, "Kulturako orrien ertzetan gelditzen direnak". Kulturak izena jarri diote atalari, eta Gorka Erostarbe kazetariak egin du lehen artikulua. Donostiako aurtengo Zinemaldian ere eduki dute blog kolektiboa BERRIA.INFOn, honek jaialdiaz egindako webgune berezian.

Irune Lasa. BERRIAko kazetaria da, Plaza sailekoa, eta blogean zientziaz ariko da. "Bidaia harrigarria da zientziaren inguruko albiste berrietan -eta zaharretan- murgiltzea", dio Lasak. "Bidaia horretan abiatu den kazetariaren lilura partekatzea da asmoa; zientziaren zaporeak elkarrekin dastatzea". BERRIAn bertan ere sarri idazten du zientziaz. Quarken zaporea izena ipini dio blogari.

Iker Balentziaga. BERRIA.INFOren enpresako teknikaria da (Ehuntzen-ekoa), eta teknologia berriez eta Internetez idatziko du blogean (izena: Banda zabalean). "Internetek inguratzen gaituen munduaz dugun ikuspegia moldatu, besteekin komunikatzeko bide berriak sortu eta informazioa kontsumitzeko ohiturak nabarmen aldatu ditu". BERRIA egunkarian azkeneko urtebetean astero idatzi du gaiaz.

Beste blogariak

Pello Urzelai, Eneko Bidegain, Anjel Lertxundi, Pello Zabala, Oier Guillan, Juan Luis Zabala, Bixente Serrano Izko, Juanma Sarasola, Asier Azpilikueta, Gorka Erostarbe eta Txuma Murugarren dira BERRIA.INFOko beste blogariak.

BERRIAren Igandea gehigarriko Begia argazki atalak ere badu bere txokoa blogetan, baita Imanol Murua Uriaren papereko asteroko analisiek ere.

Irakurleek euren iruzkinak egiteko aukera daukate denetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.