Gaurtik aurrera Bat txartela erabili daiteke Bizkaiko autobus zerbitzuetan

Artxandako funikularrean, Bizkaiko Zubian eta Ereagako igogailuan ere erabili ahal izango da. Txartela erabiltzen dutenek %50eko deskontua izango dute.

Autobus publiko bat, Bilboko geltoki batean. ARITZ LOIOLA / FOKU
Autobus publiko bat, Bilboko geltoki batean. ARITZ LOIOLA / FOKU
2024ko ekainaren 18a
08:45
Entzun

Arabako Bat txartela Bizkaiko garraio publiko osoan erabili ahal izateko, Bizkaiko Garraio Partzuergoak beste pauso bat eman du. Zehazki, gaurtik aurrera, erabiltzaileek txartela baliatu ahal izango dute Bilbobus, Bizkaibus zein Etxebarriko, Erandioko, Barakaldoko, Leioako, Sopelako eta Galdakaoko autobus zerbitzuak, Bizkaiko Zubikoa, Artxandako funikularra eta Ereagako igogailua erabiltzeko.

Aurrez jada erabil zitekeen Bat txartela Bilboko Metroan, Euskotrenen, Bizkaiko hiriburuko tranbian eta Larreinetako funikularrean. Beraz, Bizkaiko Garraio Partzuergoaren arabera, gaur martxan jarri dena «Bizkaiko garraioen elkarreragingarritasunean aurrera egiteko» urrats bat gehiago da, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan erabiltzen diren hiru txartelak —Bat, Barik eta Mugi, hurrenez hurren— hiru lurraldeetako garraio publikoan erabiltzera bideratua.

Bat txartela erabiltzen dutenek Creditrans tarifa baliatu ahal izango dute; beraz, %50eko deskontua izango dute txartel arruntaren prezioarekin alderatuta. Halere, Bizkaiko garraiobideetan egiten diren bidaiak ez dira kontuan hartuko Arabako Foru Aldundiak txartelaren erabilerarekin martxan duen deskontu progresiboko sisteman. Azken hori Arabako garraioetan soilik aplikatzen da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.