Politika

Gaur hamar urte sinatu zuten Lizarra-Garaziko akordioa

Zortzi alderdik, zazpi sindikatuk eta hamarretik gora elkartek egin zuten bat ekimenarekin, Lizarrako (Nafarroa) kultur etxean. Egun batzuren buruan ETAren su-etena iritsi zen. Mugarri bat jarri zuen Lizarra-Garaziko hitzarmenak.

2008ko irailaren 12a
11:54
Entzun
1998ko irailaren 12an ez ohiko argazkia iritsi zen Lizarrako (Nafarroa) kultur etxetik: zazpi alderditako, zortzi sindikatutako eta hamarretik gora elkartetako buruzagi eta ordezkariak hitzarmen politiko baten inguruan bat eginda. Tartean, alderdi eta sindikatu indartsuenetako -eta ordu arte ikuspegi politiko urrun samarrak defendatutako- buruzagiak, esate baterako, EAJko Joseba Egibar eta HBko Arnaldo Otegi.

Mugarria izan zen Lizarra-Garaziko akordioa, eta euskal gatazka ulertzeko eta aterabidea emateko oinarri batzuk proposatu zituen: gatazkak izaera politikoa duela, elkarrizketa eta negoziazioan oinarrituta konponduko dela, eta euskal herritarrek izan behar dutela etorkizuna hautatzeko erabakimena.

Egun batzuren buruan ETAren su-etena iritsi zen, eta herritar askoren artean ilusioa piztu zuen prozesua indartu. Gero, ordea, akordioa gauzatzeko unea iristean, sinatzaileen arteko ezadostasunak nabarmen geratzen hasi ziren, eta 1999ko azaroan ETAk su-etena hautsiko zuela iragartzean eman zuten amaitutzat eragileek akordioa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.