Gatazkaren konponbideaz jardungo da gaur Josu Urrutikoetxea Parisen

Nazioarteko gatazkei buruzko jardunaldiak izanen dira gaur eta bihar Frantziako Asanblean. Euskal Herrikoaz mintzatuko da Urrutikoetxea

Josu Urrutikoetxea, Parisen, kazetariz inguratua. YOAN VALAT / EFE.
Ekhi Erremundegi Beloki.
2021eko maiatzaren 25a
00:00
Entzun
Euskal Herriko gatazkaren konponbide prozesuan ETA zeneko kide historiko gisa zenbait negoziazio fasetan izandako esperientziez mintzatuko da Josu Urrutikoetxea gaur arratsaldean, Parisen, Frantziako Asanblean antolatu dituzten jardunaldietan. Sebastien Nadot diputatuak eta Michel Wievorka soziologoak antolatu dituzte mahai inguruak, La Bande Passante elkartearekin batera. Nazioarteko gatazka andanatako esperientziak izanen dituzte hizpide, bi egunez; besteak beste, Israel eta Palestina, Kolonbia, Ipar Irlanda eta Kongoko egoerak, Etsaien artean hitz egin izenburupean. Izen handiko hizlari andanak parte hartuko du bakoitzean.

Euskal Herriko gatazkari buruzko mahai inguruan hartuko du parte Urrutikoetxeak, 14:00etatik 16:00etara, eta beste hizlari ezagun batzuk izanen ditu alboan: Brian Currin nazioarteko bitartekaria, Véronique Dudouet Berghof fundazioko zuzendaria, Caroline Guibet Lafaye filosofo eta soziologoa eta Judyta Wasowska HD zentroko kidea.

Frederique Espagnac Ipar Euskal Herriko PSko senatariaren gidaritzapean, bi gai nagusiri buruz arituko dira mahai-inguruan: gatazkaren konponbidea eta negoziatzaileen gerizaz, batetik, eta gatazkaren ondorioei buruzko negoziazioan Frantziako eta Espainiako Estatuak inplikatzeko beharraz, bestetik.

Jardunaldiko mahai inguruen berri emanen du BERRIAk bi egunetan, eta, horrez gain, saio guziak zuzenean ikusteko aukera eskainiko du www.berria.eus webgunean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.