"Konbentzituta nago Euskal Herrian sortu direla baldintzak gatazka era demokratiko batean gainditzeko,eta konbentzituta nago momentu egokia dela halako prozesu bati abiada emateko", adierazi du Otegik elkarrizketan.
Nolanahi ere, pazientzia eta zuhurtasuna ezinbestekoak direla ohartarazi du, "mendeetako gatazka bat" ezin dela "asteetan" konpondu uste baitu: "Ez da posible, eta ez da ona. Jendeari esango nioke ezker abertzalean uste dugula prozesua hasteko oinarri sendoak behar direla, eta oinarri sendo horiek lortu arte pazientzia guztiarekin lan egingo dugula. Baina behin oinarri horiek sortuz gero gauzak askoz ere errazago izango dira, eta horretan gaude", azpimarratu du.
Politika
"Gatazka era demokratiko batean gainditzeko baldintzak" sortu direla uste du Otegik
Arnaldo Otegi Batasuneko buruzagiaren arabera, egungoa une egokia da Euskal Herriko gatazka gainditzeko prozesu bat abian jartzeko, hartarako "baldintzak" sortu direla uste baitu. Dena den, zuhur agertu da Otegi, eta prozesu horrek aurrera egin dezan "pazientzia handia" behar dela ohartarazi du, lehenik eta behin "oinarri sendoak" jarri behar direla uste baitu. Euskadi Irratian egin ditu adierazpen horiek Batasuneko buruzagiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu