Gastu militarraren aurkako ekintza bat egin dute KEM-MOCeko ekintzaileek
BILBO. KEM-MOC Bilboko Talde Antimilitaristako kide batzuk Bilboko Juan de Garay kuartel militarraren harresira igotzen saiatu ziren atzo goizean, «Gastu militarrik ez» zioten panelak eskegitzeko, baina Poliziak ekintza galarazi zuen. Eragozpen fiskala sustatzea dute helburu; estatuei errenta aitorpenaren bidez ematen zaien diruaren parte bat ordaintzeari uko egitean datza, gastu militarraren aurka egiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu