Gasteizko Udalak dei egin du «LGTBIfobiari aurre egingo dion hiria» eraikitzeko

Homofobiaren, Lesbofobiaren eta Transfobiaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira, ikastaroak, tailerrak eta sentsibilizazio kanpainak izango dira, besteak beste, hilaren 7tik 24ra bitarte.

Homofobiaren, Lesbofobiaren eta Transfobiaren aurkako Nazioarteko Egunaren harira: ikastaroak, tailerrak eta sentsibilizazio kanpainak izango dira, besteak beste, hilaren 7tik 24ra bitarte. GASTEIOZKO UDALA
unai etxenausia
2022ko maiatzaren 4a
13:43
Entzun

Gasteizko Udalak hainbat jarduera antolatu ditu Homofobiaren, Lesbofobiaren eta Transfobiaren aurkako Nazioarteko Egunaren harira: ikastaroak, tailerrak eta sentsibilizazio kanpainak izango dira, besteak beste, hilaren 7tik 24ra bitarte. Hauts dezagun sexu eta genero araua, eta amai dezagun diskriminazioarekin da aurten aukeratu duten leloa. «Genero eta sexu aniztasuna goraipatuko duen eta LGTBIfobiari aurre egingo dion Gasteiz» aldarrikatu nahi du udalak.

Miren Fernandez de Landa Berdintasun zinegotziak eta Mireia Espiau Berdintasun zerbitzuko buruak aurkeztu dute programazioa. Nabarmendu dutenez, «sexu orientazioak eta genero nortasunak eragindako diskriminazioaren aurka hiritarrek kontzientzia hartzea eta prestakuntza bultzatzea» lortu nahi dute.

Antolatutako ikastaroen, tailerren, konferentzien zein proposamen kulturalen artean, honako hauek nabarmendu dituzte, besteak beste: Abel Huete aktibista eta gizarte langilearen Que levanten la mano las desviadas ikastaroa, June Fernandez kazetariak eskainiko duen Amatasun bolloak konferentzia eta Mila Espiga eta Belen Cruzen Anarkia relacional antzerkia.

Gainera, aurreratu dute Arana, Zabalgana, Lakua, Salburua eta Iparralde gizarte etxeek ere bat egingo dutela ospakizunarekin; izan ere, ipuin kontaketak eskainiko dizkiete 4 eta 8 urte arteko, eta 9 eta 12 urte arteko gazteei.

Era berean, aurkezpena baliatu dute Ikusgune LGTBIfobiaren aurkako Gasteizko Behatokiaren telefono zenbakia zabaltzen jarraitzeko. Gogoratu dute hiritarrek telefono horren bidez eman dezaketela erasoen berri.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.