Gasteizko jaiak

Gasteizko txosnek ontzat jo dituzte aurtengo jaiak

Txosnetako eredu alternatiboa errotuz doa, Txosna Batzordearen ustetan. Ez da arazo larririk izan, baina  larrituta agertu dira Gasteizen izandako eraso sexistekin.

2015eko abuztuaren 14a
09:51
Entzun 00:00:0000:00:00

Gasteizko txosnek balorazioa egin dute: ontzat jo dituzte aurtengo jaiak. Txosnagunea errotuz doala azpimarratzeaz gain, aurtengo apustu nagusiei emandako erantzun zuzena nabarmendu dute: auzolana, ekologia, hezkidetza, euskara... Gainera, eman duten afari kopurua azpimarratu nahi izan dute: 3.700 afari batez beste gau bakoitzean. Aurten, gainera, otartekoez gain, tostak, hanburgerrak edo errazioak jateko aukera izan da. Edalontzi berrerabilgarriekin ere pozik daude: "Kanpaina errotuta dago; inoizko berrerabilpenik handiena izan dugu".

Nahiz eta txosnagunean eraso sexisten berririk ez izan, halakoak amaitzeko konpromisoa berretsi dute: "Eguneroan gainditu gabe dauden hainbat gatazkak, azkenean, isla dute  jai giroan: sexismoak eta homobofobiak, besteak beste". Ohartarazi dute jende kopurua jaitsi egin dela abuztuaren 6tik aurrera, Gasteiz guztian bezala: "Gasteizko jaiei zerbait falta zaie. Jaien alde ahulak eta sendoak aztertu behar dira, eta ebaluatutakoaren gainean proposamenak egin".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.