Gasteizko mendiak ez suntsitzeko eskea

Bilkura, atzo, Kanpezun. J.F. / FOKU.
2023ko otsailaren 1a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
KANPEZU. Arabako Mendiak Aske plataformak elkarretaratze batera deitu zuen atzo Kanpezun (Araba), Mendialdeko Kuadrillen egoitzaren parean, instituzioek Gasteizko mendietan eraiki nahi duten «mega zentral eolikoa» gaitzesteko.Plataformak salatu zuen Arabako Foru Aldundiak Azazetan eta Laminorian parke eoliko bana tramitatzeari bide eman diela, eta proiektu horiek ingurumenari egingo dieten kaltea handia izango dela.

Atzo bertan, Arabako Foru Aldundiko Ingurumen eta Hirigintza Saileko arduradunek Arabako Mendialdeko biodibertsitateari buruzko azterlan bat egingo dutela iragarri zuten, eta Mendiak Aske plataformako kideek salatu zuten instituzioak «lotsarik gabe» sinetsarazi nahi dietela herritarrei ingurumena babesten ari direla. Kontrara, naturagunea «suntsitzen» aritzea egotzi zien plataformak erakundeei. «Suntsiketak gelditu egin behar du, naturagune biziak, osasuntsuak eta bioaniztasunez aberatsak nahi baditugu», ohartarazi zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.