Gasteizko Udaltzaingoak 43 urteko gizonezko bat atxilotu du bart, Salburua auzoan. Bikotekidea jotzea egotzi diote. Poliziak 01:00 aldera jaso du abisua; liskar bat izan dute gizonak eta emakumeak, eta gizonak emakumea jo du.
Biekin hitz egin ostean, udaltzainek gizonezkoa atxilotu dute indarkeria matxistagatik.
Gaurkoa Gasteizko jaiak hasi zirenetik indarkeria matxista egotzita atxilotu duten bosgarren laguna izan da. Mugimendu feministak elkarretaratzea egin zuen atzo eraso horiek gaitzesteko.
Ikusi gehiago: Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, adingabe bati sexu erasoa egitea egotzita