Gasteizko Eskola Publikoaren aldeko taldeak Guerreroren dimisioa eskatu du

Gasteizko Eskola Publikoaren aldeko Plataforma, atzo. ENDIKA PORTILLO / FOKU.
2019ko apirilaren 9a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Gasteizko Eskola Publikoaren aldeko plataformak Arabako Hezkuntza ordezkari Blanca Guerreroren dimisioa eskatu du. Taldeko kideen esanetan, ordezkariak «arduragabe» jokatu du, matrikula egiteko garaian familiei ematen zaien puntu gehigarria haurrak itunpeko eskoletan matrikulatzen dituztenei emanez. «Ordezkariak oinarrizko rola izan du segregazioa bultzatzeko garaian, eta men egin die itunpeko ikastetxeek eginiko presioei», adierazi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.