Gasteizko Arana erresidentzia zaharra eskatu du berriro Arabako zaharren egoitzen egoiliarren senideen Babestu elkarteak, manifestazio baten bidez. Espainiako Gobernuak errefuxiatuentzako zentro handi bat egin nahi du han, eta badira bost urte Babestuk eskaera argi bat egin zuena: mendekotasuna dutenentzako zentro publiko bat martxan jartzea Aranan.
Adinduentzako «bizi baldintza duinak» eskatu dituzte Arabako hiriburuan barna egindako martxan. Esplikatu dute alzheimerra dutenentzako «oso zentro egokia» har dezakeela Aranak, 50 bat toki egin daitezkeela han, dagoeneko eraikinak eskaintzen dituen abantailak kontuan hartuz. Eguneko Unitatean beste 40 toki egiteko modua ere ikusten du Babestuk.
Eskaera hori Eusko Legebiltzarrera eraman zuen elkarteak iaz, baita Arabako Batzar Nagusietara ere, baina agintariek muzin egin diote mendekotasuna dutenentzako proiektua egiteari han. Horren ordez, errefuxiatuentzako zentro handi bat egiteko proiektua abiarazi duEspainiako Gobernuak, eta horrek ika-mika piztu du Madrilen eta Eusko Jaurlaritzaren artean.
Gasteizko Arana eraikina mendeko pertsonentzat izan dadila eskatu dute
Babestu Gasteizek gogoratu du duela bost urte eskatu zuela eraikina. Uste dute badirela beste kokaleku batzuk errefuxiatuentzat
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu