Indarkeria matxista

Gasteizen 18 urteko mutil bat atxilotu dute sexu eraso bat egotzita

Ertzaintzak 03:00etan izan du erasoaren berri. Emakumea artatu, eta jarraian atxilotu dute erasotzailea.

Indarkeria matxistaren aurkako mobilizazio bat Gasteizen, iaz. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
Indarkeria matxistaren aurkako mobilizazio bat Gasteizen, iaz. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
2024ko ekainaren 16a
20:30
Entzun 00:00:0000:00:00

Ertzaintzak sexu eraso baten berri izan du bart gauean Gasteizen. Poliziak 03:00ak aldera jaso du abisua, eta, bertaratutakoan, emakumea artatu eta erasotzailea atxilotu du, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Gizonak 18 urte ditu, eta datozen orduetan utziko dute epaileen esku.

Gasteizko Ibailakuako auzo elkarteak deituta, bizilagunek elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean, eraso gaitzesteko. Babesa helarazi diote biktimari, eta adierazi dute ez dutela inolako erasorik onartuko ez euren auzoan ezta euren festetan ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.