Gasteizen etxe bloke bat okupatu du gazte talde batek, Hedegile kalean

«Etxebizitzaren inguruko arazo kolektiboari erantzun kolektibo bat» eman nahi diotela esan dute. Eraikinak hamar urte daramatza hutsik

Gazteek Hedegile kalean okupatutako eraikina. HALA BEDI.
Gasteiz
2017ko abuztuaren 4a
00:00
Entzun
Gasteizko Alde Zaharrean etxe bloke bat okupatu du gazte talde batek; Hedegile kaleko 127. atarian, hain zuzen. Duela astebete inguru sartu ziren, eta hamar pertsona inguru bizi dira orain eraikinean. «Etxebizitzaren inguruko arazoa arazo kolektiboa denez, erantzun kolektibo bat behar du», azaldu dio Gazte Emantzipaziorako Sareak (GES) egunkari honi.

Etxe blokea okupatu dutenek «herritarren interes eta beharrak asetzeko borondaterik ez»izatea leporatu diote Gasteizko udal gobernuari. «Badakigu gure jarrera kriminalizatzera joko duela alkateak, blokearen utzikeriagatik aurreko udal gobernua eta oraingoa salatu ordez, edo okerrak onartu ordez», azaldu dute.

Atzo goizean, Ertzaintza eta Udaltzaingoa izan ziren okupaturiko blokean, baina ez zituzten gazteak identifikatu. Eraikina orain dela hamar urtetik dago hutsik. GESek adierazi du okupatutako blokean aurrera jarraitzea dela asmoa. Etxebizitzetan konponketa lanak eta garbiketa lanak egin behar direla azaldu dute gazteek, okupatu dituzten beste etxeetan bezala.

Ez da lehena

Ikasturte honetan, beste hiru etxe ere okupatu ditu mugimenduak helburu berarekin: Pintore 20, Txikita 14 eta Aiztogile kaleetan, hain zuzen. Gainera, okupazioak egiten jarraitzeko asmoa dutela adierazi dute Gazte Emantzipaziorako Sareko kideek. «Txikitatik hasita, Pintore, Aiztogile eta Hedegile kaleetako etxebizitzak pizten eta berpizten jarraituko dugu», adierazi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.