Gasteizen adingabe bati egindako sexu eraso bat ikertzen ari dira

Ertzaintza 35 urteko gizonezko bat ikertzen ari da alabari sexu erasoak egin izana leporatuta.

Indarkeria matxistaren aurkako elkarretaratze bat, Gasteizen, iaz. IÑIGO URIZ / FOKU
Indarkeria matxistaren aurkako elkarretaratze bat, Gasteizen, iaz. IÑIGO URIZ / FOKU
Mikel Garcia Martikorena.
2025eko martxoaren 26a
10:45
Entzun 00:00:0000:00:00

Gasteizen adingabe bati egindako sexu eraso bat ikertzen hasi da Ertzaintza. Segurtasun Sailak azaldu duenez, adingabeak salaketa jarri duelako abiarazi dute ikerketa, eta Ertzaintzak jakinarazi du oraingoz ez duela inor atxilotu, auzia ikerketa fasean baitago.

Biktima adingabea denez, haren «segurtasuna eta eskubideak bermatze aldera», kasuaren inguruko xehetasun gehiagorik ez dute emango ikerketa abian den bitartean, Segurtasun Sailak adierazi duenaren arabera. Bestalde, horrelako kasuei «erabateko lehentasuna» ematen dietela gaineratu dute oharrean.

Segurtasun Sailak gaur jakinarazi duen kasua, ordea, ez da azken egunetan Gasteizen izan den bakarra. Izan ere, Ertzaintza 35 urteko gizon bat ikertzen ari da astelehenetik, alabari sexu erasoak egin izana leporatuta.

Biktimak familiari kontatu zion zer gertatu zen, eta senideak Poliziarengana joan ondoren atxilotu dute gizona. Gaur eramango dute epailearen aurrera, eta, ezustekorik ezean, behin-behineko atxiloaldia ezarriko diote.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.