Gasteizek Udalbiltzari emandako laguntza baten aurka egin du Urkijok

Espainiako Gobernuaren ordezkariak helegitea aurkezteko eskatu dio Estatuaren abokatuari.PP eta PSE ez beste guztien babesa du laguntzak

Gasteizko Udaleko aurrekontuak onartzeko joan den asteartean egindako batzarra. JAIZKI FONTANEDA / ARGAZKI PRESS.
Erredakzioa
Gasteiz
2016ko urtarrilaren 30a
00:00
Entzun
Joan den asteartean onartu zituen Gasteizko Udalak 2016rako aurrekontuak. PPk ez beste alderdi guztiek babestutako aurrekontuak izan ziren —EAJ, PSE-EE, EH Bildu, Hemen Gaude eta Irabazi—. Guztira, 348,3 milioi euro, hasieran aurreikusitakoa baino 5,3 milioi euro gehiago. Baina aurrez zein egunean bertan, Udalbiltzarentzat onartutako 110.000 euroko diru sailak jarri zuen hizpidea. Sozialistek gogor egin zuten laguntza horren kontra, eta saiatu ziren aparteko zuzenketa gisa laguntza horren kontra bozkatzen, nahiz eta hori araudiaren aurkakoa izan. Ez zen hala egin. Baina Peio Lopez de Munain sozialistak azaldu zuen aurrekontuak onartzearen alde bozkatu arren Udalbitzari laguntza hori ematearen kontra zeudela. Beste horrenbeste esan zuen haren idazkari nagusi Idoia Mendiak.

Eta haiek mahai gainean jarritako gaiari eta kexari atzo eman zion lehen erantzuna Espainiako Gobernuaren ordezkari Carlos Urkijok. Estatuaren abokatuari eskatu zion helegitea aurkezteko laguntza horren kontra. Argudioa: Udalbiltzak Euskal Herriaren «independentzia» duela helburu eta hori lortzea ez dela Gasteizko Udalaren «eskumena edo ardura». Laguntza ematea ez dela «zuzenbidera egokitzen».

Urkijok argudiatu du «antzeko egoeratan» jarri diren helegiteak «aldekoak» izan direla, justiziak esan duelako ez direla «zuzenbidera egokitutakoak» eta diru laguntzak berreskuratzeko eskatu izan zaiela. Otxandiok (Bizkaia), Azpeitiak (Gipuzkoa) edo Asparrenak (Araba) emandako laguntzen adibidea jarri du Urkijok. Eta krisi garaiotan Gasteizko Udalak diru kopuru hori Gasteizko errealitate politiko eta sozialarekin bat ez datorren «amets politikoak» finantzatzeko bideratu izana gaitzetsi du.

EH Bilduren erantzuna

Gasteizko Udaleko EH Bilduko eledun Miren Larrionek erantzun dio Urkijoren eskaerari, antzeko helegiteak atzera bota dituztela esanez erantzun ere. Aste honetan bertan EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak Larrabetzuko (Bizkaia) Udalaren auzian atzera botatako helegitea ekarri du gogora Larrionek. Udal horrek Udalbiltzari emandako laguntzaren kontra egin zuen Urkijok, eta auzitegiak ez dio arrazoirik eman. Larrionek argi du PPren «etsipenaren» eta «bakartze politikoaren» ondorioz egindako eskaerak direla horiek, eta onartezina dela gobernuaren ordezkaria udalaren erabakietan sartzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.