AHT

Madrilek esan du «berehala» egingo duela Gasteiz eta Burgos arteko AHTaren lehen zatiaren lehiaketa

Espainiako Garraio eta Mugikortasun Ministerioak dio datozen bi hilabeteetan egingo duela lehen zatiaren lehiaketa, eta gainontzeko zati guztien lizitazioak 2025ean egingo dituela.

Abiadura handiko tren bat Burgosko (Espainia) tren geltokira iristen. SANTI OTERO / EFE
Abiadura handiko tren bat Burgosko (Espainia) tren geltokira iristen. SANTI OTERO / EFE
inaut matauko rada
2024ko azaroaren 15a
16:30
Entzun

Burgos (Espainia) eta Gasteiz arteko AHTa atzeratuta dago euskal Y-arekin alderatuta, eta horren seinalea da oraindik ez dutela zati bat bera ere lizitatu. Bada, Espainiako Garraio eta Mugikortasun Ministerioak gaur esan du beranduenez bi hilabete barru lizitatuko dutela lehen zatia, Pancorbo eta Ameyugo artekoa (Espainian dena). Jose Antonio Santano Espainiako Mugikortasun eta Garraio Jasangarriko Estatu idazkari eta Irungo (Gipuzkoa) alkate ohiak iragarri du, eta gehitu 2025ean egingo dutela gainontzeko zati guztien lehiaketa publikoa.

Espainiako Gobernuko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariek egindako bilera baten ostean iragarri du hori Santanok. Horrez gain, azken urteetako lanen bilakaeraren balorazioa egin dute, Arkautiko loturaren akordioarena, esaterako. Bestalde, adostu dute datozen asteetan azken akordioak sinatuko dituztela Arkautiko lotura egin ahal izateko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.