Gasteiz eta Araba atera egin dira eremu gorritik

Denera, 70 herritan ezarriko dituzte aparteko neurri murriztaileak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Zerrenda horretan sartu dira Arrigorriaga, Barakaldo, Galdakao eta Sopela, eta atera, berriz, Andoain, Berango, Eibar eta Mutriku, besteak beste. Nafarroan, itxita daude Alesbes, Arbizu, Cadreita, Etxarri Aranatz, Lakuntza eta Lodosa.

Terraza bat, Gasteizen. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
2021eko urtarrilaren 21a
13:27
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eguneratu egin du azkeneko hamalau egunetan 100.000 biztanleko 400 kasu baino gehiago dituzten udalerrien zerrenda. Azkenekoz astelehen honetan eguneratu du zerrenda hori Jaurlaritzak, eta biharamunean sartzen da indarrean. Itxialdi perimetralean daude oraindik Bilbo eta Donostia; baita Bizkaia eta Gipuzkoa ere.

5.000 biztanle baino gutxiago dituzten udalerrien artean, 29tik 23ra jaitsi da eremu gorrian daudenen zerrenda joan den astetik.

Labik 400 kasuko intzidentzia tasa gainditzen duten tokietan ezartzen ditu aparteko neurriak. Toki horietatik ezin da atera aparteko baimenik gabe, eta ostatuek barruko jarduera mugatua dute ordu jakin batzuetara: 06:30etik 09:30era eta 13:00etatik 16:00etara bakarrik zabal ditzakete barruko aldeak bezeroentzat. Gainera, toki itxietako kirol jarduerak gehienez lauko taldetan egin ahal izango dira, eta kirol instalazioetako aldagelak eta dutxak itxita egongo dira, igerilekuetan izan ezik.

Aste osoan egon beharko dute horrela, datorren astean berrituko baita zerrenda.

Orain, herri hauek daude eremu gorrian:

5.000 biztanletik gora (47):

Araba: Amurrio eta Laudio.

Bizkaia: Arrigorriaga, Barakaldo, Bilbo, Erandio, Ermua, Derio, Galdakao, Getxo, Leioa, Lekeitio, Mungia, Muskiz, Ondarroa, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sopela eta Trapagaran.

Gipuzkoa: Aretxabaleta, Arrasate, Astigarraga, Azkoitia, Azpeitia, Bergara, Deba, Donostia, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Lazkao, Legazpi, Lezo, Oiartzun, Oñati, Ordizia, Orio, Pasaia, Tolosa, Urnieta, Urretxu, Usurbil, Villabona, Zarautz, Zumaia eta Zumarraga.

5.000 biztanletik behera (23):

Araba: Artziniega eta Aiara.

Bizkaia: Bakio, Etxebarria, Gamiz-Fika, Loiu, Otxandio, Urduliz, Urduña eta Zierbena.

Gipuzkoa: Aia, Aizarnazabal, Alegia, Anoeta, Antzuola, Asteasu, Ataun, Eskoriatza, Getaria, Ibarra, Zaldibia, Zestoa eta Zizurkil.

Nafarroan

Nafarroako Gobernuak Lakuntza itxi zuen joan den ostiralean, eta maiatzaren 8ra arte egongo da horrela, gutxienez.

Lakuntzan ez ezik, itxiera perimetrala dagoeneko ezarria da herrialdeko beste bost herritan: Alesbesen, Arbizun, Cadreitan, Etxarri Aranatzen eta Lodosan. Horiek maiatzaren 6ra arte izanen dira itxirik, printzipioz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.