Gas naturalean inbertitzen segituko du Eusko Jaurlaritzak

Jaurlaritzak esan du trantsiziokoa dela gas naturalaren ustiapena. EH Bilduk energia berriztagarrietan inbertitzeko eskatu dio Jaurlaritzari

Tapia eta Azpiazu, Eusko Legebiltzarrean. RAUL BOGAJO / FOKU.
Erredakzioa
2020ko azaroaren 28a
00:00
Entzun
Energia ereduari buruzko ika-mika izan zen atzo Eusko Legebiltzarreko kontrol saioan. Aurreko asteko haritik tiraka, Mikel Otero EH Bilduko legebiltzarkideak Arantxa Tapia Ingurumen sailburuari galdetu zion ea zer asmo duen Jaurlaritzak Shesa sozietate publikoarekin, datu ofizialen arabera gas naturala ustiatzen duen enpresa publiko hori defizitarioa baita, eta aurreikuspena ere txarra baita. Tapiak erantzun zion gas naturalaren ustiapena trantsiziokoa dela, eta Jaurlaritzaren apustua energia berriztagarrien aldekoa dela. Baina, gaur-gaurkoz, gas naturalean inbertitzen segituko du Jaurlaritzak.

Gas naturala ustiatzen du Shesak, Viuran (Errioxan). Oterok iragan astean datu ofizialak aipatu zituen: 50 milioi euro diru publiko inbertitu ditu, baina 26 berreskuratu ; beraz, 24 milioiko defizita izan du. Aurten 7,7 milioi jasotzea espero zuten, eta 1,1 baino ez dituzte jaso. Datu horien argitara, bi eskaera egin zizkion gobernuari: diru publikoa xahutzeari uzteko, eta klima aldaketaren larritasunari erreparatuta, baliabide guztiak energia berriztagarrietan jartzeko.

Tapiak erantzun zion trantsizio energetikoa ezin dela berehalakoan egin gaur egun, eta berriztagarrien errentagarritasuna aztertu eta martxan jarri artean gas naturalarekin segituko dutela.

Oterorentzat ere trantsizio energetikoa beharrezkoa da, baina zera gehitu zuen: «2020an dugun egoerarekin erabaki behar dugu diru publikoa non jarri. Eta datuak erakutsi dute80 milioiko zuloa eragin duela gasaren inbertsioak».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.