Garrido: «PPrengatik bizitza eman zutenak ohoratu behar ditugu»

Erredakzioa
Donostia
2021eko urtarrilaren 12a
00:00
Entzun
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako PPko buru Laura Garridok adierazi du «PPren ideiak eta askatasuna defendatzeagatik bizitza eman zutenak ohoratu» egin behar direla, eta, hortaz, PP «beti» egongo dela «terrorismoaren biktimen eta haien memoriaren» ondoan. Era berean, esan du «errespetatu» egiten dutela Jose Ignacio Iruretagoiena zenaren sendiak parte hartu ez izana PPk hari egindako omenaldian. Garridok dio, ordea, PPk ez dituela biktimak «erabiltzen».

Polemika sortu da asteburuan omenaldi horren harira: Pablo Casado PPko presidenteak txio bat argitaratu zuen larunbatean, gogoratzeko duela 23 urte alderdiak Zarautzen (Gipuzkoa) zuen zinegotzia hil zuela ETAk. Honela idatzi zuen gero: «Gaitzetsi egiten dugu [Espainiako] Gobernuak itunak egitea asteon terroristak kartzelan bisitatu eta 'erregimena eraistearekin' mehatxu egiten dutenekin». Txioan argazki bat argitaratu zuen; horretan, besteak beste Iruretagoiena agertzen da, haur batekin.

Jose Ignacioren seme Mikel Iruretagoienak erantzun egin zion Casadori, Twitter bidez: «Bai, Casado jauna: neu naiz argazki horretan agertzen den umea». Eta ekitaldia kritikatu zuen: «Esan nahi nizun oso polita geratu zaizuela gaur [larunbatean] nire aitari eginiko omenaldia. Horren polita non geure familiako kide bakar batek ere ez duen parte hartu ekitaldian». Ironia kutsuarekin jarraitu zuen Iruretagoienak beste txio batean, eta biktimen familiekin horrela jokatzen segitzeko esan zion PPko buruari, «primeran» ibiliko direlakoan. «Utzi biktimen lepotik bizitzeari; bada garaia zuen politika beste zeozertan oinarritzeko, geure hildakoetan barik. Utzi aita bakean, mesedez».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.