politika

Garitanok ongi-etorria egingo lioke Espainiako printzeari, "borondate eta errespetuarekin baletor"

Felipe Borboikoa hilaren 26an Donostian izango da, Basque Culinary Centreren inaugurazioan.

2011ko irailaren 19a
11:28
Entzun 00:00:0000:00:00

Felipe Borboikoa Espainiako printzea hilaren 26an Donostiara Basque Culinary Centreren inauguraziora etortzekoa dela-eta Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak esan du ez dakiela bera joango den ekitadira. "Argazki ikusgarri batek ez du baldintzatuko gure egitekoa. Gu geure etxean lanean ari gara, eta borondate eta errespetuarekin datorrenari ongi-etorria egiten diogu".

Euskal Herriak eta bertako herritarren erabaki eskubideak ere errespetua behar dutela gaineratu du Garitanok. 

Hurrengo asteko agenda itxi gabe daukala adierazi du, eta, besteak beste, inaugurazio ekitaldi hartaz gain, Loiola Donostiako auzoan hirugarren graduko preso sozialekin bilera bat duela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.