Euroagindu eskaera

Garikoitz Mujikaren euroagindu eskaeraren epaiketa martxoaren 4an egingo da

Garikoitz Mujika otsailaren 17an atxilotu zuen Frantziako Poliziak, Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Baltasar Garzon epaileak egindako euroagindu eskaera tarteko. Martxoaren 4an, Paueko (Frantzia) Apelazio Auzitegiak epaiketa egingo du Mujika Espainiako Justiziaren esku utzi edo ez erabakitzeko.

2005eko otsailaren 25a
11:31
Entzun
Ostiral honetan egitekoa zen epaiketa, baina Garikoitz Mujikaren defentsak astebete gehiago eskatu du, epaiketa prestatzeko.

Baltasar Garzon epailearen aginduz atxilotu zuten Segiko militantea. Nazioarteko atxilotze agindu bat badago bere aurka, eta egun hauetan Madrilen epaitzen ari diren Haika-Segi auziko akusatuetatik bat da. 14 urteko presondegi zigorra jaso dezake Segiko kide izateagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.