Garikoitz Etxeberriak gose greba utzi du

2023ko apirilaren 26a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
DONOSTIA. Amnistia osoaren aldeko Tinko erakundeak zabaldu duenez, Garikoitz Etxeberria presoak gose greba utzi du, Zaballako espetxeko zuzendaritzarekin akordioa eginda. Apirilaren 19an hasi zuen protesta, zuzendaritzak beste preso batekin zelda partekatzera behartu nahi zuela jakitean.

«Kartzelak ziurtatu dio aste honetan edo hurrengoan ez duela ziega beste inorekin partekatu behar», helarazi du Tinkok. Zaballako beste zazpi presok bat egin zuten haren protestarekin: Jon Kepa Preciadok, Orkatz Gallastegik, Mikel San Sebastianek, Aitor Cotanok, Dani Pastorrek eta Jesus Mari Etxebarriak. Horrez gain, Patxi Ruizek gose greba hasi zuen Iruñeko kartzelan. Basaurin, berriz, protesta hasi zuten Jon Mirena Sampedrok eta Oskar Barrerasek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.