Garikoitz Aspiazu euskal presoa Lannemezango espetxetik Martutenera lekualdatu dute

Aspiazu Euskal Herriratuta, bost dira Frantziako espetxeetan geratzen diren euskal presoak.

Martuteneko espetxea, artxiboko irudi batean. IDOIA ZABALETA / FOKU
Martuteneko espetxea, artxiboko irudi batean. IDOIA ZABALETA / FOKU
2024ko abuztuaren 22a
17:05
Entzun 00:00:0000:00:00

Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, Garikoitz Aspiazu euskal presoa Lannemezango espetxetik (Okzitania) Martutenera (Gipuzkoa) lekualdatu dute. Aspiazu 2008an atxilotu zuen Frantziako Poliziak, Cauteretsen (Frantzia), Lourdestik hurbil, eta Lannemezango espetxean zegoen preso, Euskal Herritik 290 kilometrora. Hala, azaroan hamasei urte egingo ditu espetxean. Aspiazuk egindako eskaera baten ondorio da Euskal Herriratzea, eta Frantzian ezarritako zigorra Euskal Herrian betetzea du xede.

Aspiazuren Euskal Herriratzearekin, bost dira Frantziako Estatuko kartzeletan dauden euskal presoak: Arkaitz Agirregabiria, Iñaki Esparza, Javier Abaunza eta Mikel Karrera Lannemezanen daude preso, eta Saioa Sanchez, berriz, Reaun, Euskal Herritik 890 kilometrora.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.