Garikoitz Aspiazu absolbitu dute

2022ko irailaren 27a
00:00
Entzun
Espainiako Auzitegi Nazionalak ebatzi duenez, Garikoitz Aspiazu ez da ETAk 2002ko urtarrilaren 12an Bilbon egindako atentatuaren errudun. «Froga falta nabarmena» argudiatu du epaimahaiak. Aurrez, euskal presoak ukatu egin zuen ekintza hartan parte hartu izana.

Aspiazuren aurkako prozesuaren oinarria delitu beragatik zigortutako Gorka Martinez euskal presoaren testigantza izan zen. Hark epaiketan azaldu zuenez, ordea, hura torturapean egindakoa zen. Aspiazuk espetxean jarraituko du, beste zenbait ekintzagatik zigortuta baitago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.