Irudia. Gasteiz
Garbitzaileen protesta, legebiltzarrera
Osakidetzako garbiketa azpikontratetako langileek protestei eutsi diete. Atzo elkarretaratzea egin zuten Gasteizen, Eusko Legebiltzarraren aurrean. Osasun zerbitzu publikoko langileekiko homologazioa exijitzen dute. Aste honetan greban dira, LAB, UGT, CCOO eta ESK sindikatuek deituta. Bestalde, Donostiako Onkologikoko garbitzaileen grebak fruitua eman du: %24ko soldata igoera lortu dute, 32 egunez lanuztea egin ostean. ELA sindikatuak sinatu du akordioa, eta garbitzaileek greba amaitzea erabaki dute. Aurten, %10eko igoera izango dute, eta datozen bietan KPIa adina igoko diete soldata, gutxieneko %7 bermatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu