BARAKALDO. Osakidetzako garbitzaileek agerraldia egin zuten atzo Gurutzetako ospitalearen aurrean (Barakaldo, Bizkaia). Osakidetzan zerbitzua ematen duten enpresak gehiengo sindikalarekin aurreakordio batera iritsi direla adierazi dute. Bost urtez lan hitzarmenaren inguruko negoziazioetan ibili ostean, LAB, UGT, CCOO eta ESK sindikatuek lortu dute akordioa. Orain, Osakidetzari dagokio aurreakordio proposamena berrestea negoziazio mahaian eseri aurretik.
Osakidetzak ez du oraindik proposamenari buruzko erantzunik eman. Hori ikusita, «arduraz» jokatzeko eskatu diote sindikatuek Osakidetzari.
Garbitzaileak, Osakidetzaren erantzunaren zain
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu