Jean Baptiste Etxeto Garapen Kontseiluko presidentea izanen da bertze hiru urtez. Elkarteak hiru urtez behin berritzen ditu zuzendaritzako egiturak, eta 2011-2013 agintaldirako Etxeto presidente eginkizunetan mantentzea deliberatu du. Sortu zelarik, 105 eragile biltzen ziren Garapen Kontseiluan. Geroztik zazpik ateratzea deliberatu dute, eta bertze hamar eragilek, berriz, egitura horretara sartzea.
Zuzendaritza berria hautatzearekin batera datozen hiru urteotarako lan ildo nagusiak finkatu ditu Garapen Kontseiluak. Orain artean hainbat esparrutan eramandako lan ildo nagusiak atxikitzea deliberatu du. Norabide horretan, mugaz gaindiko harremanak indartzea funtsezkoa dela nabarmendu dute. Virginie Brillant Hemen-eko kidea Garapen Kontseiluko presidenteorde egin dute, xede hori bermatzeko.
Lehen aldiz, Euskararen Erakunde Publikoa Garapen Kontseiluan egonen da, egitura gi- sa.
Sei batzorde
Ohiko egitura atxikiko du Garapen Kontseiluak. Lehen batzordean hautetsiak bilduko dira, bigarrenean eskubidezko kideak, gero gizarte eta ekonomia arloko eragileak, hezkuntza, prestakuntza eta kultura arlokoak, osasun arloko eragileak eta, azkenik, kudeaketa batzordea.
Garapen Kontseiluaren buruan segituko du Etxetok hiru urtez
2011-2013rako lan ardatzak finkatu eta zuzendaritza egiturak berritu ditu Garapen Kontseiluak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu