Garabide elkarteari eman diote Abadia saria

Euskararen biziberritzeari egindako ekarpena goratu du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Hizkuntza gutxituen alde lan egiten du elkarteak

Iñaki Martinez de Luna, atzo, saria eskuetan. JON URBE/ FOKU.
Erredakzioa
2023ko otsailaren 23a
00:00
Entzun
Gipuzkoako Foru Aldundiak Garabide gobernuz kanpoko erakundeari eman dio Anton Abadia saria. Munduko hizkuntza gutxituen biziberritze prozesuak bultzatzen ditu Garabidek, horretarako euskararen prozesua eta esperientzia oinarri hartuta. Hain zuzen ere, lan hori azpimarratu zuen atzo aldundiak ekitaldian. Garabide elkartearen izenean, Iñaki Martinez de Luna eta Jon Sarasua elkarteko kideek jaso zuten saria.

Gipuzkoako Foru Aldundiak euskararen normalizazioaren aldeko lanean nabarmendutako pertsona eta elkarteen jarduna saritzeko sortu zuen Anton Abadia saria, 1996an. Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak atzo azpimarratu zuen Garabide «hizkuntza gutxituen arteko elkar ezagutza eta norberaren hizkuntzaren defentsa uztartzen dituen proiektu bat» dela, eta, «elkarlan eredu berritzaile» baten bitartez, ekarpen «esanguratsua» egiten diola euskararen biziberritzeari.

Garabideren izenean, Martinez de Lunak mundu zabaleko komunitateekin ehundutako sareei eskaini zien saria: «Besteen ispiluan begiratzean, gure irudia ikusten dugu».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.