Galiziara so, «hoztu» egin dira Ahal Dugu eta Sumarren arteko harremanak

Lander Martinezek adierazi du lanean ari direla hautagaitza bakarra aurkezteko.

(ID_13048205) (Monika del Valle/@FOKU) 2023-07-24, Bilbo. Lander Martinez, Bizkaiko Sumar Kongresurako hautatutako hautagaia  24-07...
Lander Martinez, artxiboko irudi batean. MONIKA DEL VALLE / FOKU
Iosu Alberdi.
2024ko urtarrilaren 2a
17:30
Entzun

Podemoseko militanteek uko egin diote Galiziako Parlamentuko bozetara Sumarrekin batera aurkezteari. Horrek zalantzak piztu ditu Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetara begira ere, nahiz eta aldeek adierazi duten lanean ari direla koalizioa osatu dadin. Lan horietako bat izango da lehendakarigaia adostea ere. Ahal Dugu-k Miren Gorrotxategi legebiltzarkidearen aldeko apustua egin du, baina, Sumarren Espainiako Kongresuko diputatu eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ordezkari Lander Martinezen esanetan, erabakitzeko dago nor izango litzatekeen hautagaia, eta prozesu horretan Sumarrek zer rol izan beharko lukeen nabarmendu du.

Martinezen ustez, hautagaitza bakar bat aurkeztea litzateke «onena espazio aurrerakoiarentzat», eta Sumarren eginkizuna da horretarako negoziazio prozesuan «alde guztiak ordezkatuak» egotea. RNEn eginiko elkarrizketan, hark onartu du elkarrizketak berregituratu behar izan dituztela azken egunetan, Galizian gertatutakoak negoziazioa «hoztu» duelako. Hala, «bermedun akordio bat» eskuratzea jo du helburutzat.

Bien bitartean, Ahal Dugu-k emakumezko lehendakarigai bat aurkezteko asmoa berretsi du. Alderdi hark iragarria du legebiltzarrerako hautagaiak aurkezteko barne prozesua ere. Hilaren 8an ekingo diote, eta otsailaren 2an amaitu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.