Hondoratzea Bizkaiko itsasertzean

Galduta dauden bi marinelen hilotzak ez daudela itsasontzian baieztatu dute

Ostiral goizaldean Bizkaiko kostaldean tirabira egin eta hondoratu zen 'Nuevo Pilin' itsasontziko bi arrantzale desagertuta daude oraindik. Nolanahi ere, bi marinelen gorpuak ez daudela ontziaren barruan baieztatu du Espainiako Gobernuaren Bizkaiko ordezkaritzak. Izan ere, larunbatean Santurtziko portura eraman zuten 'Nuevo Pilin' atoian, eta zehatz-mehatz arakatu ahal izan dute urpekariek baina ez dituzte arrantzaleak aurkitu. Itsasoan, ezbeharra jazo zen leku inguruan jarraitzen dute haren bila.

2004ko azaroaren 22a
15:49
Entzun
Santoñakoa (Kantabria, Espainia) zen Nuevo Pilin etaostiral goizaldean hondoratu zen, Luzero lurmuturretik hamar miliatara, Frantziako uretan arrantzan aritu eta Santoñara bueltan zihoala.

Bost arrantzale zihoazen barruan, eta haietako hiruen gorpuak dagoeneko erreskatatu dituzte —ostiralean bi eta larunbatean hirugarrena—. Jose Ramon Perezek eta Agustin Fidel Escalantek, ordea, galduta jarraitzen dute.

Itsasontzi barruan ez daudela ziurtatutaitsaso zabalean, ezbeharra jazo zen inguruan, bilaketa lanetan jarraituko dute gaur. Ertzaintza, Itsas Salbamenduko zerbitzuak, Itsasoko Gurutze Gorria eta Guardia Zibila dabiltz bilaketa. Halaber, Kantabriako portuetako ehun bat arrantzontzi batu zaizkie laguntzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.