GAL, estatu terrorismoan aritu zen taldea
GAL 1983tik 1987ra egon zen indarrean. 27 pertsona hil zituen. Joxean Lasa eta Joxi Zabalaren aurkakoa izan zen lehen jarduna. Lasa eta Zabala Baionan bizi ziren 1983an, errefuxiatuta. Urriaren 15eko gauean Baionan bahitu, Donostian torturatu eta Alacanten, Busoten (Herrialde Katalanak) hil zituzten, buruan tiroa jota. Hamabi urte egin zituzten desagertuta, haien gorpuak Alacanteko hilerrian identifikatu gabe zeuden bitartean. 1995ean identifikatu zituzten gorpuzkiak, eta handik lau urtera epaiketa hasi zen Espainiako Auzitegi Nazionalean. Epaiketan, 73 urteko espetxe zigorra jarri zion Espainiako Auzitegi Nazionalak Angel Vaquero Guardia Zibileko kapitainari; eta 71 urtekoa Enrique Rodriguez Galindo Guardia Zibilaren Intxaurrondoko kuarteleko buru izandakoari, Julen Elgorriaga Gipuzkoako Gobernadore zibil izandakoari, eta Felipe Bayo eta Enrique Dorado guardia zibilei. Rodriguez Galindori eta Julen Elgorriagari 75 urtera luzatu zien zigorra Auzitegi Gorenak. Lau urte eta erdi kartzelan egin ostean, libre atera zen Galindo. Aurten hil da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu