Gazteen Emantzipazioa Bultzatzeko 2030erako Estrategiak jasotako hainbat neurri dira hurrengoak:
Emantzipazio adina. Helburua da 25 eta 29 urte bitartekoen artean emantzipazio adina, batez beste, %39,5etik %50era igotzea, eta 30 eta 34 urte artekoen artean, %72tik %75era. 2025. urterako, emantzipazio adina 29 urtera jaitsi nahi dute, eta 2030erako, 28 urtera.
Diru laguntzak. 25 eta 29 urte arteko gazteei emantzipaziorako laguntzak emango dizkiete. Zehazteke daude kopuruak eta baldintzak.
Herri ituna. Itun bat erdietsi nahi dute gazteriarekin eta gazteentzat, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluarekin lankidetzan.
DSBE. Diru sarrerak bermatzeko errenta jasotzeko adina 23 urtetik 18ra igaroko da, baldintza batzuk betez gero.
GAKOAK
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu