GAKOAK

2022ko apirilaren 1a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
500 orritik goiti ditu 13/13 auziko sententziak, eta dokumentu eta «froga» ugari erabiltzen ditu akusatuak zigortzea justifikatzeko. Hona hemen horietako batzuk:
Indarkeriazko ekintzarik ez. Sententziak aipatzen du akusatuek ez zutela «zuzenean» indarkeriazko ekintzarik egin: «askatasunik gabeko militanteen kohesioan lagunduta» ziren «ETAko militante», epaileen arabera.
CNI ere froga. Froga gisa askotarikoak onartu dituzte, «bereziki» miaketetan atzemandako dokumentu informatikoak. CNIk parte hartu zuen horien deskodetzean, Guardia Zibilek eurek hala onartuta.
Torturari kasurik ez. Epaileek ez dituzte «egiaztatutzat» jo Saioa Agirreren eta Naia Zuriarrainen tortura testigantzak, tortura salaketak artxibatuta daudelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.